XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Osifikazio-puntua Sin.: Osifikazio-zentrua.

Hezur baten osifikazioa hasten deneko puntu edo zentrua.

Hezur bakoitzarentzat konstanteak dira, bai kokalekuz eta baita kopuruz ere.

Osifikazio-zentrua Ik. Osifikazio-puntua.

Ospela Sin.: Azkordina.

Gorritasun ubel eta mingarriak, urtaro hotzetan agertzen direnak, ume eta adoleszenteetan bereziki, sudurrean, belarrietan eta gorputzadarretan (behatzak eta orpoa izan ohi dira lekurik usuenak).

Estasiagatiko eritema hau (tegumentu handituak, distiratsuak, hotzak dira sintoma nagusienak), aurrera eginez gero konplikatu egiten da, ultzerak eta arrailadurak agertuz.

Ospitalea Izaera mediko eta sozialeko erakundea, populazioari akta mediko osoak, sendatzaileak eta prebentiboak, eskaintzeko eginkizuna duena.

Medikuntzaren irakaskuntza eta ikerkuntza bio-soziala ere bere gain hartzen ditu.

Ospitaleratu Ik. Ospitalizatu.

OspitaleratzeaIk. Ospitalizazioa.

Ospitalizatu Sin.: Ospitaleratu.

Gaixo bat ospitale edo eritetxe batean ingresatu.

Ospitalizazioa Sin.: Ospitaleratzea.

Tratamendu egokia jaso dezan, gaixoa ospitale batera eramatea eta bertan egiten duen egonaldia.

Ostalaria Baldintza naturaletan agente infekzioso bat gordetzen duen gizakia edo animalia bizia (hegaztiak eta artropodoak barne direla).

Ostalari primario edo behin-betikoak deitzen zaie batzuei (hauetan lortzen du parasitoak heldutasuna edo igarotzen du bere egoera sexuala) eta sekundario edo bitartekoak besteei (hauetan parasitoa bere egoera larbarioan edo sexuatuan egoten da).

Osteitis deformatzailea Ik.Paget-en gaixotasuna.

Osteitis fibroso kistikoa Ik. Recklinghausen-en hezur-eritasuna.